XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkondu zirenetik, hau da, azterketak gainditu ondoren (berriro oposaketaren adibidea zetorkion burura) dena aldatu zen.

Harez geroztik ez zen beharrezkoa deus erakustea, deus frogatzea.

Ez zuen zergatik denbora guztian farrez egon behar.

Ez zuen ezta zergatik makilatu egin behar ere.

Orduan, besteak, hasi omen ziren pentsatzen neska hori agian ez zela izanen hoberena haien seme zintzoarentzat.

Handik gutxira amaginarrebaren galdeketak hasi ziren: ea zer moduz moldatzen zen janaria prestatzean, ea etxea txukun ote zeukan, ea zenbat gastatzen zuen hilabetean...

Eta Magnesitasen garbitzen hasi zenean okerrago: orain ez diote inori esaten non egiten duen lan errainak, lotsatzen dira eta.

Gaur haien etxera joan beharra, beraz.

Ondorean etxerako bidea hartu edota zinera joan.

Gogoratzen du nola garai batean kasik ez zela joaten zinera.

Astean zehar lana, eta gero asteburuan beti kanpora: mendira, herrietako bestetara, lagunekin etxe batera...

Senarra ezagutu zuenean bai, noiz edo noiz, halako txangoren bat egiten zuten, oso noizean behin, baina tira, zerbait zen bederen.

Gaur egun hori oroitzapen hutsa da.

Ez dago ateratzerik, ez dago deus berezirik egiterik.

Igandeak elkarren igualak izaten dira, ia bizkiak bezain antzekoak.

Aldatzen den, ia gauza bakarra, da ea nora joan behar duten bazkaltzera: aita-amarengana edo amaginarrebarengana.

Igandea badoa.

Ilunabarra betidanik eguneko tenorerik ederrena izan da Nekaneren ustez.

Koloreek beste dimentsio bat hartzen dute.

Hurbilago ikusten dira gauzak, hurbilago pertsonak, sakonago sentimenduak.

Inoiz, barrenekoaz aske hitz egitekotan, ordu honetan behar du izan.

Iluntze ederra, gau ederragoa, nahiz eta bihar berriro astelehena izan.

Nekanek jarraitzen du lanean, Magnesitaseko hauts pozointsu hori toki batetik bestera eramanez.

Gutxi falta da bazkal ordurako.

Ondorean puxka batez segitu eta ondoren etxeratuko da.

Nekaneren egunak ere baditu 24 ordu.

Hemen bakar batzutan soilik, egin dugu bidaia.

Gai aunitz geldituko dira Nekaneren tinta ontzian, bere buruan bueltaka: zergatik ez duten seme-albarik oraindikan